DIDAKTika eta IKERkuntza

1991. urtetik uztartzen

Nor gara





irudia

DIDAKTIKER 1991.urtean sortu zen adimen artifiziala hezkuntzara zabaltzeko asmoz eta hizkuntzen irakaskuntzara zuzendutako software adimendunen aitzindaria izan da. Europako eta Industria Ministerioaren diru-laguntzak jaso dituzten ondorengo ikerketa eta garapenen buru izan da:

  • Eureka E! 2499 Tele Expert
  • Eureka E! 2894 EMTR
  • e-Agents
  • c-Extractor

6 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G+Bn eta 2006an eta 2008an Eureka Lynx Award sarietarako proposatua izan da. DDK System sistema aditua, Internet Sharp Technology eta Ezagutzaren Sistema Infografiko teknologiak garatu ditu.

Une honetan, LangMind egitasmoa garatzen ari gara DDK Linguistics teknologia sortzeko eta ikas-prozesua dinamikoago eta eraginkorrago bihurtzeko. Proiektuan zentro teknologiko biren elkarlana dugu: BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyar. Egitasmo honetan Adimen Artifiziala, Neurolinguistika, etiketatu metalinguistikoa, LipSync eta 3D abatar teknologiak erabiltzen dira.

20.000 ikasle baino gehiagoren bermea daukagu.

Proiektuak





ddk

DDK System teknologiak irakasle baten funtzio guztiak betetzen ditu: ikaslearen ezagutzen diagnostikoa egin, ikas-estrategia diseinatu eta saioaren dinamika planifikatu. Teknologia honi esker, emaitzak ohiko metodoekin eta on line sistema multimediekin baino askoz ere hobeak dira.

ce

c-Extractor proiektua DDK Systemen Irakasle Birtuala osatzera dator Tutore Birtuala garatuz. Proiektua DDK sistema adituaren datu-baseetan dagoen informazio egituratuetatik abiatuta Ezagutzaren Erauzketa Automatikorako sistema batean oinarritzen da.

ea

e-Agents proiektua garatzean Ingurune Birtual Adimendun bat sortu zen. Ingurune honetan Agente Pedagogiko Birtualek elkarlanean lan egiten dute merkatuko hizkuntza simulatzaile sofistikatuena sortuz. Proiektuan Adimen Artifizialaen teknologiarik aurreratuenak erabili dira.

lm

LangMind proiektuaren xedea DDK Linguistics teknologia berria sortzea da. Egitasmo honetan Adimen Artifiziala, Neurolinguistika, etiketatu linguistikoa, LipSync eta 3D abatar teknologiak erabiltzen dira. Proiektuan zentro teknologiko biren elkarlana dugu: BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyar.



Kontaktatu gurekin




Mapa handitu

 


2024 © DIDAKTIKER S.A. Didaktika eta ikerkuntza 1991. urtetik uztartzen.

Cookien politika | Lege oharra | Hazitek DDKN
valid html5