Proiektuak





DDK System ddk

DDK ® System (Dynamic Development of Knowledge) teknologiari esker bai&by hizkuntzak ikasteko oroimen trebatzaile sofistikatuena da, merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra. Teknologia hau Adimen Artifizialean 20 urteko ikerketaren emaitza da eta I+G+i-n 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu du.

Helduen bigarren hizkuntzen ikaskuntzan dagoen porrotaren atzean oinarririk eza eta ikas-estrategia egokiak ez erabiltzea dago. DDK ® System arazo nagusi bi horiek gainditzeko diseinatu da. Hona hemen bere ezaugarriak:

burmuina
  • Diagnosi ahalmena: azterketa estatistikoen bitartez ikasle bakoitzaren ezaugarriak antzematen ditu (oroimen kurba epe labur, ertain eta luzera, asimilazio-gaitasuna, edukien automatizazioa, errendimendu aldaketak, akatsak...) eta ikaslearen profil zehatza osatzen du.
  • Estrategien diseinua: arestiko diagnosian oinarrituz, sistemak erabat pertsonalizatutako irakas-estrategia diseinatzen du eta ikasle bakoitzaren emaitzak hobetzeko uneoro erabakitzen du zer, noiz eta nola ikasi, eta edukien errepikapen tartekatua diseinatzen du asimilaziorik onena bermatzeko.
burmuina burmuina
  • Kontrol dinamikoa: DDK ® System-ek ikas-saioen dinamika kontrolatzen du eta ariketa eta joko didaktikoak tartekatzen ditu ikaslea hiperaktibo mantentzeko eta burmuin hemisferio bien aktibazioa lortzeko. Honela, nekea gutxitzen du eta asimilazioa hobetzen du, ikaskuntza zeregin erraz eta dibertigarri bihurtuz.

Teknologia honi esker, emaitzak ohiko metodoekin eta on line sistema multimediekin baino askoz ere hobeak dira.



c-Extractor ce

c-Extractor egitasmoak pauso bat aurrera eman etaTutore Adimendun Birtuala garatu du, eta hori Irakasle Adimendun Birtualaren osagarri bihurtu. Ezagutzaren Erauzketa Automatikorako sistema baten garapenean datza egitasmoa. Osoki egituratutako informazio iturriak dira abiapuntu, hots, DDK sistema aditua osatzen duten datu-baseak. Sistema Adimendunaren lana giza-tutorea simulatzea da, hau da, automatikoki txostenak sortu eta grafikoekin pertsonalizatzea, balorazio eta aholku pedagogikoak sofistikazio eta naturaltasun maila itzelarekin egitea, non ez duzun antzemango alderik sistema adimendunak automatikoki egindako txosten eta giza-tutoreak egindakoaren artean. Helburu hori lortzeko, teknologiarik aurreratuena erabili da, eta batik bat, Adimen Artifizialaren teknikak hizkuntza naturalaren prozesamenduan.



e-Agents ea

e-Agents egitasmoak Eragile Pedagogiko Kolaboratzaileetan oinarritutako e-Learning Inguru Adimendun Birtuala garatu zuen. Osagai teknologikorik aurreratuena eta deigarriena Inguru Adimendun Birtuala da. Horrek Eragile Pedagokiko Birtual kolaboratzaile eta moldakorretan oinarritutako motore bat du. Aurrekoa lortzeko, Adimen Artifizialeko teknika aurreratuak erabili dira. Horrela, merkatuko ahots simulatzailerik sofistikatuena lortu da, hots, e-learning sistema honek Irakasle Adimendun Birtuala hobetzen du, Eragile Birtualen klaustroaren lankidetzarekin: Eragile Ekintza Sortzailea, Eragile Hezitzailea, Eragile Diagnostikatzailea, Eragile Dinamizatzailea, Eragile Motibatzailea, Eragile Iragarlea eta Ezagutzaren Eragile Topografoa.



LangMind lm

LangMind proiektuaren xedea DDK Linguistics teknologia sortzea da ikas-prozesua dinamikoago eta eraginkorrago bihurtzeko. Egitasmo honetan Adimen Artifiziala, Neurolinguistika, etiketatu linguistikoa, LipSync eta 3D abatar teknologiak erabiltzen dira. Proiektuan zentro teknologiko biren elkarlana dugu: BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyar.

Proiektu honetarako ezagutza linguistikoen mapa inplementatuko da DDK sistema adimendunak eduki bakoitzaren asimilazioa ebaluatzeaz gain (puntuazioa, asimilazioa, automatizazioa, fidagarritasuna...), ezagutza horiek lotu eta ikasle bakoitzaren ezagutza mapa osatzeko gaitasuna izan dezan. Honela, DDK Linguistics sistema berria gai izango da mikroegoera bat aurkeztu aurretik bere erreferentziazko asimilazioa ebaluatzeko, eduki berrian dauden ikaspuntuek hizkuntz arrastoan duten asimilazioaz baliatuz. Honekin, errepikapen-kopurua nabarmen gutxituko da, ikaskuntza dinamikoagoa eginez eta ikas-prozesuaren iraupena laburtuz.




2024 © DIDAKTIKER S.A. Didaktika eta ikerkuntza 1991. urtetik uztartzen.

Cookien politika | Lege oharra | Hazitek DDKN
valid html5